Haur Hezkuntzako Goi Mailako Zikloan, 2. mailan, beste ikasgai batzuen artean AUTOEZAGUTZA modulua abian jarri da aurtengo ikasturtean.
Haurrekin lan egiterakoan, batez ere, profesionala autokontzientzia, emozioen kudeaketa, balio sistema egokia eta oreka pertsonala izatea duen garrantziaz jabetuta abiarazi da ikasgaia.
Helburua:
Ikasleek euren burua hobeto ezagutzea eta garapen pertsonala modu integralean lantzea. Autoezagutza eta autokontrolatik harreman osasuntsuak sustatzea, bai pertsona bezala zein profesional ikuspegitik.
Modulu berriaren ekarpena:
Moduluak hezitzaileen auto ezagutza eta gaitasun emozionala indartzen du, haurrek bizi dituzten egoerak hobeto ulertu eta kudeatzeko. Horrek harreman osasuntsuagoak eta ingurune seguruagoak sortzea ahalbidetuko du, bai eremu formalean zein ez-formalean. Azken batean, haur hezkuntzako praktikaren kalitatea hobetzen lagunduko du, hezitzaile osoago eta kontzienteago baten bidez.

Pixabay eduki lizentziaren pean