Autoezagutza moduluko lehen unitatea landuko dugu, Unitate honek, hain zuzen ere, moduluaren izan bera jasotzen du.
Gaian murgiltzeko hainbat proposamen daude:
- Lehenik eta behin, gaiaren inguruko eduki batzuk partekatzen dira, irakurri eta kontestuan jartzeko.
- Bigarrenik, kasu praktiko bat eskatzen da, autoezagutza modulua praktikoa den aldetik.
- Jarraitzeko, gure autoezagutza prozesuan pertsonalitate desberdinak ditugula ulertzeko bideo bat eskaintzen da, eta honen inguruko test bat.
- Amaitzeko, lortutako ezagutzak ebaluatzeko, hainbat joku eta baliabide proposatzen dira.
Espero gustukoa izatea.