KASU PRAKTIKOA
Gaia lantzeko testua irakurrita ohartuko gara autoezagutza ariketa egiteak duen garrantzia. Autoestimuak dimentsio desberdinak dauzka, eta hauetan gure burua ezagutzeak garrantzia dauka. Izan ere autoezagutza eta autoestimua erlazionatuta daude.
Beraz, autoezagutza ariketa idatzia egitea eskatzen zaizue, ikusi ditugun 5 dimentsioak ardatz hartuta.
AUTOKONTZEPTUAREN DIMENTSIOAK:
● Autokontzeptu akademikoa
● Autokontzeptu soziala
● Autokontzeptu emozionala
● Autokontzeptu familiarra
● Autokontzeptu fisikoa
AUTOKONTZEPTU AKADEMIKOA
➢ Ikasle edo langile bezala indibiduoak betetzen duen rolaren pertzepzioari dagokio.
➢ Bi ardatz ditu:
* Pertzepzio hau irakasle edo nagusien eskutik etor daiteke (langile ona da, ikasle ona…)
* Kontestu horretan baloratzen diren gaitasunak (inteligentea, azkarra…)
AUTOKONTZEPTU SOZIALA
➢ Harreman sozialetan pertsonak daukan pertzepzioa.
➢ Bi ardatzek definitzen dute dimentsio hau:
* Indibiduoaren sare soziala eta hau mantendu edo handitzeko erraztasuna edo zailtasuna
* Harreman sozialetarako ezaugarri garrantzitsuak (lagunkoia, alaia)
AUTOKONTZETU EMOZIONALA
➢ Pertsonaren pertzepzioa bere egoera emozionalari dagokionez, eta bere erantzunak
egoera zehatzetan.
➢ Bi ardatzek definitzen dute dimentsio hau:
* Egoera emozionalaren pertzepzio orokorra (urduria naiz, erraz beldurtzen naiz…)
* Egoera zehatzagoak (galdetzen didatenean beste pertsona maila altuagokoa denean, irakaslea,…)
AUTOKONTZETU FAMILIARRA
➢ Pertsona daukan pertzepzioa familian duen inplikazioaz, parte hartzeaz eta
integrazioaz.
➢ Bi ardatzen inguruan definitzen da dimentsio hau:
* Gurasoei dagokio lehenak, konfidantza eta afektuari lotuta.
* Bigarrenak familiari eta etxekoei dagokie 4 aldagairi lotuta, bi positibo eta bi negatibo:
■ Zoriontasun eta babesari erreferentzia egiten die: zoriontsu sentitzen naiz eta nire familiak laguntzen nau.
■ Inplikatuta ez egotearen sentsazioari erreferentzia egiten die eta onartua ez izateari: nire familia dezepzionatuta dago eta oso kritikatua naiz.
AUTOKONTZETU FISIKOA
➢ Pertsona daukan pertzepzioa itsura fisikoaren eta kondizio fisikoaren inguruan.
➢ Bi ardatzen inguruan definitzen da dimentsio hau:
* Kirol praktika alderdi sozialari, fisikoari eta abileziari dagokionez
* Bigarrenak aspektu fisikoari dagokio (atrakzioa, elegantzia, gustatzea…)
➢ Autokontzeptu fisiko altuak esan nahi du fisikoki atsegina kontsideratzen dela, fisikoki
zaintzen dela eta kirolen bat praktikatu dezakela egokiro eta arrakastarekin.
➢ Autokontzeput fisiko baxuarekin aurkakoa esan daiteke.
Errubrika
Bete hurrengo errubrika
- Errubrika
- Jarduera
- Izena
- Data
- Puntuak
- Oharrak
- Jaitsi
- Formularioaren eremu guztiak garbituko dira. Ziur al zaude?
- Berrezarri
- Inprimatu
- Aplikatu
- Leiho berria
- Mesedez, osatu errubrika zure puntuazioa gorde aurretik.
- Puntuak ezin dira gorde orri hau ez delako SCORM pakete baten osagaia.
- Bakarrik behin gorde ditzakezu puntuak!
- Zure puntuazioa
- Zure puntuazioa aldaketa bakoitzaren ondoren gordeko da. Behin bakarrik osa dezakezu.
- Zure puntuazioa automatikoki gordeko da aldaketa bakoitzaren ondoren.
- Puntuak nahi haina aldiz gorde dezakezu
- Gordetako azken puntuazioa hau da:
- Dagoeneko jarduera egin duzu.
- Jarduera hau nahi haina aldiz egin dezakezu
- Puntuak
- Pisua