"Egin klik hasteko" klikatu eta esaldi bat agertuko da. Identifikatu behar duzu zein kontzepturekin egiten duen bat, ondoan duen lupan klikatuta.

Norbere burua sakonki ezagutzea da: bertuteak, akatsak, zaletasunak, beldurrak eta emozioak identifikatzea. Piramidearen oinarria da; ezinezkoa da maite dugun zerbait eraikitzea nola den ez badakigu.
Geure buruari buruz dugun ustea edo irudia da. Galdera honi erantzuten dio: "Nola ikusten dut nire burua?". Ez da balorazio bat, deskribapen mental bat baizik.
Geure burua epaitzeko gaitasuna da, baina modu eraikitzailean. Gure ekintzak, pentsamenduak eta jarrerak onak edo txarrak diren baloratzen laguntzen digu, hobetu ahal izateko.
Nor garen eta nola garen onartzea da, baldintzarik gabe. Gure indarguneak zein ahulguneak onartzea dakar, geure buruarekin borrokatu gabe.
Geure beharrak eta nahiak baloratzea eta defendatzea da. Geure buruari kalterik ez egitea eta mugak jartzen jakitea (besteek gurekin muga horiek errespeta ditzaten).
Piramidearen gailurra. Aurreko pauso guztien emaitza da: norbere buruari diogun maitasuna eta estimua. Gure buruarekin nola sentitzen garen adierazten du.