Zeliakia eta glutenik gabeko elikadura
"Zeliakia eta glutenik gabeko elikadura" izena duen baliabide hau Ethazi ereduan oinarritutako erronka bat da. Dietetikako lanbide-heziketako goi-mailako zikloko 1. mailako ikasleentzat zuzenduta dago eta hauek dira baliabidearekin lortu nahi diren ikasketa-helburuak:
- Zeliakia ulertzea.
- Zeliakiaren tratamendu bakarra den dietaren oinarriak ezagutzea.
- Glutenik gabeko dietan kontuan hartu beharreko arloak bilatzea.
- Gaur egungo zeliakoen egoera eta honen analisi kritikoa.