Gelako denda
IZENBURUA: Gelako denda
DESKRIBAPENA
Hezkuntza Baliabide Ireki honek Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak matematika eguneroko egoera errealetan erabiltzen jartzen ditu. Ikasleek gelako denda txiki bat sortuko dute, objektuak zenbatuz, sailkatuz, alderatuz eta erosketa sinpleak eginez. Jarduera manipulatiboen eta lankidetzaren bidez, zenbakien erabilera eta oinarrizko kalkuluak modu esanguratsuan landuko dituzte.
PROPOSAMENAREN HELBURUAK
- 0tik 20ra arteko zenbakiak identifikatzea, irakurtzea eta erabiltzea.
- Objektuak zenbatzea eta kopuruak alderatzea.
- Batuketa eta kenketa errazak egoera praktikoetan aplikatzea.
- Diruaren erabilerara hurbiltzea modu ludikoan.
- Matematikarako jarrera positiboa eta lankidetza sustatzea
PROIEKTUAREN TESTUINGURUA
Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek eguneroko egoera hurbilak erabiltzen dituzte matematika ulertzeko. Horretarako, ikasgelan denda txiki bat antolatuko da, non ikasleek saltzaile eta erosle rolak hartuko dituzten. Produktuak zenbatu, prezioak jarri, erosketak egin eta diru kopuru sinpleak erabiliko dituzte. Testuinguru honek ikaskuntza motibagarria eta esanguratsua ahalbidetzen du.
IKAS EGOERA
1. IDENTIFIKAZIOA
Izenburua: Gure gelako denda
Etapa: Lehen Hezkuntza
Maila: 1. maila
Arloa: Matematika
Iraupena: 8-10 saio
Azken produktua: Gelako denda antolatzea eta martxan jartzea, ikasleek erosle eta saltzaile rolak hartuz.
2. IKAS-EGOERAREN IKUSPEGIA EDO ESPARRUA
TESTUINGURUA:Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek eguneroko bizitzan denden erabilera ezagutzen dute, familiarekin erosketak egitera joaten direlako. Esperientzia hurbil hori aprobetxatuz, matematika benetako egoera batean lantzea proposatzen da. Ikasleek objektuak zenbatu, sailkatu, alderatu eta kalkulu sinpleak egingo dituzte, ikaskuntza esanguratsua eta motibatzailea sustatuz.
ABIAPUNTUA: Ikasgelan hainbat objektu (arkatzak, gomak, margoak, pegatinak, etab.) aurkeztuko dira. Irakasleak erronka planteatuko du: "Gure gelako denda sortu eta kudeatzeko gai izango al gara?". Horretarako, ikasleek produktuak antolatu, zenbatu, prezioak ezarri eta erosketa-prozesuak ulertu beharko dituzte.
AMAIERAKO ZEREGINA: Ikasleek gelako denda antolatu eta martxan jarriko dute. Taldeka lanean, produktuak sailkatu, zenbatu, prezioak jarri eta salmenta-jarduerak egingo dituzte. Azken saioan, erosle eta saltzaile rolak hartuz, erosketa simulatuak egingo dituzte eta ikasitako matematika-trebetasunak praktikan jarriko dituzte.
3. CURRICULUM ARGUDIATZEA
| Funtsezko konpetentziak eta deskriptore operatiboak | Konpetentzia espezifikoak (Matematika) | Ebaluazio-irizpideak | Oinarrizko jakintzak |
| Konpetentzia matematikoa eta STEM (STEM1, STEM2, STEM4): eguneroko egoeretan zenbakiak, neurriak eta oinarrizko estrategiak erabiltzea. | 1. Eguneroko bizitzako egoera problematiko errazak identifikatzea eta ebazteko estrategiak erabiltzea. | Objektuak eta elementuak zuzen zenbatzen ditu, zenbakia eta kopurua lotuz. | 0tik 20ra arteko zenbakiak; zenbaketa; zenbakien irakurketa eta idazketa. |
| Konpetentzia matematikoa eta STEM (STEM1, STEM2): zenbakiak eta eragiketak erabiltzea egoera esanguratsuetan. | 2. Zenbakiak eta oinarrizko eragiketak erabiltzea egoera esanguratsuetan. | Zenbakiak identifikatzen, irakurtzen eta erabiltzen ditu egoera errealetan. | Zenbaki naturalak; kopuruaren eta zenbakiaren arteko lotura; batuketa eta kenketa sinpleak. |
| Konpetentzia matematikoa eta STEM (STEM4): arrazoiketa matematikoa erabiltzea egoera errazetan. | 3. Arrazoiketa matematikoa erabiltzea kopuruak alderatzeko eta erlazioak ezartzeko. | Kopuruak alderatzen ditu eta erlazio sinpleak ezartzen ditu (gehiago, gutxiago, berdin). | Konparazioak; sailkapenak; eredu eta erlazio sinpleak. |
| Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia (HKK1, HKK3): ideiak eta informazioa ahoz komunikatzea. | 4. Matematikako hizkuntza erabiltzea ideiak, prozesuak eta emaitzak komunikatzeko. | Matematikako hizkuntza oinarrizkoa erabiltzen du bere ideiak azaltzeko. | Hiztegi matematiko oinarrizkoa: zenbakiak, kopuruak, gehiago, gutxiago, berdin, erosi, saldu. |
| Konpetentzia pertsonala, soziala eta ikasten ikastekoa (KPSII1, KPSII3): lankidetzan aritzea eta ikaskuntza-prozesuan parte hartzea. | 5. Matematikarekiko jarrera positiboa garatzea, konfiantzaz eta lankidetzan jardunez. | Talde-jardueretan parte hartzen du eta adostutako arauak errespetatzen ditu. | Talde-lana, errespetua, txandak errespetatzea, ahalegina eta iraunkortasuna. |
| Konpetentzia matematikoa eta STEM (STEM1): problemak ebazteko estrategiak erabiltzea. | 1. Eguneroko bizitzako egoera problematiko errazak identifikatzea eta ebazteko estrategiak erabiltzea. | Problema matematiko errazak ebazten ditu estrategia egokiak erabiliz. | Problemak ebazteko oinarrizko estrategiak; batuketa eta kenketa egoera errealetan. |
| Konpetentzia digitala (KD1): baliabide digital sinpleak erabiltzea ikaskuntzarako. | 4. Matematikako hizkuntza eta adierazpenak erabiltzea informazioa komunikatzeko. | Jardueretan tresna digital sinpleak erabiltzen ditu laguntzarekin. | Prezio-etiketen edo erregistro sinpleen prestaketa tresna digitalen bidez. |
4.ANTOLATUTAKO JARDUEREN ANTOLAKETA
| FASEA |
JARDUERAK | EBALUAZIO-IRIZPIDEAK | EBIDENTZIAK |
| Hasierako fasea |
- Denden inguruko aurretiazko ezagutzak aktibatzea. - Elkarrizketa gidatua: zer erosten dugu dendetan? - Gelara ekarritako objektuak behatu, sailkatu eta zenbatu. - Proiektuaren erronka aurkeztea: "Gure gelako denda sortuko dugu". |
- Objektuak zenbatzeko estrategiak erabiltzen ditu. - Zenbakiak identifikatzen ditu eta kopuruekin lotzen ditu. - Bere ideiak ahoz adierazten ditu. |
- Behaketa erregistroa. - Ahozko esku-hartzeak. - Zenbaketa jardueretako fitxak. - Hasierako ideien erregistroa. |
| Garapen fasea |
- Produktuak kategoriaka sailkatu. - Produktuak zenbatu eta prezioak jarri. - Prezio-etiketak sortu. - Erosketa-zerrendak prestatu. - Saltzaile eta erosle rolen simulazioak egin. - Batuketa eta kenketa sinpleak erabili erosketetan. |
- Zenbakiak eta kopuruak zuzen erabiltzen ditu. - Kopuruak alderatzen ditu (gehiago, gutxiago, berdin). - Batuketa eta kenketa sinpleak egiten ditu egoera praktikoetan. - Talde-lanean modu aktiboan parte hartzen du. - Problemak ebazteko estrategia sinpleak erabiltzen ditu. |
- Ikasleen koadernoak. - Prezio etiketak. - Erosketa zerrendak. - Behaketa taulak. - Jardueren argazkiak edo bideoak. - Talde-lanaren ekoizpenak. |
| Amaierako fasea |
- Gelako denda ireki eta martxan jartzea. - Erosketa eta salmenta jarduerak egitea. - Ikasitakoa ahoz azaltzea. - Autoebaluazioa eta talde-ebaluazioa egitea. - Proiektuaren balorazioa egitea. |
- Zenbaketa eta kalkulu sinpleak modu egokian erabiltzen ditu. - Eguneroko egoera matematikoak ebazten ditu. - Ikaskuntza-prozesuari buruz hausnartzen du. - Matematikako hizkuntza egokia erabiltzen du bere azalpenetan. |
- Amaierako produktuaren behaketa (gelako denda). - Autoebaluazio fitxak. - Ahozko aurkezpenak. - Ebaluazio errubrika. - Argazkiak eta bideoak. |
5. IDU
| IDU printzipioa | Nola aplikatzen da ikas-egoeran ("Gure gelako denda") |
| Inplikaziorako aukerak ematea (Zergatik ikasi?) | - Ikasleen eguneroko bizitzarekin lotutako testuinguru esanguratsua erabiltzen da (denda eta erosketak). - Jolasaren eta rol-jokoaren bidez motibazioa sustatzen da (erosle eta saltzaile rolak). - Talde-lana eta lankidetza bultzatzen dira. - Zailtasun-maila desberdineko jarduerak eskaintzen dira ikasle guztiek arrakasta izan dezaten. - Ikasleen interesak eta ekarpenak kontuan hartzen dira produktuak aukeratzerakoan. |
| Errepresentaziorako aukerak ematea (Zer ikasi?) | - Informazioa hainbat formatutan aurkezten da: ahoz, irudien bidez, objektu errealekin eta idatziz. - Material manipulatiboak erabiltzen dira (txanponak, produktuak, etiketak, kartelak). - Hiztegi matematikoa irudi eta adibideekin laguntzen da. - Eredu eta adibide praktikoak eskaintzen dira jarduerak hasi aurretik. - Ulermena errazteko euskarri bisualak erabiltzen dira. |
| Gauzatzeko eta adierazteko aukerak ematea (Nola erakutsi ikasitakoa?) | - Ikasleek ikasitakoa modu desberdinetan adieraz dezakete: ahoz, idatziz, marrazkien bidez edo manipulazioaren bidez. - Jardueretan hainbat rol hartzeko aukera eskaintzen da (saltzailea, eroslea, arduraduna...). - Ebidentziak modu askotara jasotzen dira: behaketa, ahozko azalpenak, fitxak, argazkiak eta amaierako produktua. - Laguntza-maila desberdinak eskaintzen dira ikasleen beharren arabera. - Autoebaluazioa eta hausnarketa sustatzen dira ikaskuntza-prozesuaren amaieran. |
6.ANTOLAKETA, METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK
| Alderdia | Deskribapena |
| Espazioaren erabilera | Ikasgelako espazioa hainbat gunetan antolatuko da: produktu-erakusketa gunea, denda-gunea, kalkulu eta erregistro gunea eta talde-lanerako espazioa. Jarduera jakin batzuetan ikasgelatik kanpoko espazioak ere erabil daitezke (liburutegia edo erabilera anitzeko gela). Espazioaren antolaketa malgua izango da, ikasleen mugimendua eta elkarreragina errazteko. |
| Inklusio- eta ekitate-printzipioak | Ikasle guztien parte-hartzea bermatuko da, bakoitzaren erritmoa, gaitasunak eta beharrak errespetatuz. Jarduerak mailakatuta eskainiko dira eta laguntza-neurri desberdinak aurreikusiko dira. Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren (IDU) printzipioak aplikatuko dira, ikaskuntzarako oztopoak murrizteko eta aukera-berdintasuna sustatzeko. |
| IDU printzipioak | nplikaziorako aukera desberdinak eskainiko dira (rol-jokoak, erronkak, talde-lana), informazioa hainbat formatutan aurkeztuko da (ahoz, idatziz, irudien bidez eta material manipulatiboekin) eta ikasleek ikasitakoa modu askotan adierazi ahal izango dute (ahoz, idatziz, marrazkien bidez edo manipulazioaren bidez). |
| Metodo eta estrategia metodologikoak | Ikaskuntza aktiboa eta esanguratsua erabiliko da. Ikas-egoera erronka baten inguruan antolatuko da (gelako denda sortzea). Manipulazioa, esperimentazioa, problemen ebazpena, elkarrizketa gidatua eta ikaskuntza kooperatiboa izango dira metodologia nagusiak. Matematika eguneroko egoera errealekin lotuko da. |
| Dinamika eta taldekatzeko moduak | Banakako lana, bikoteka lana, talde txiki kooperatiboak eta talde handiko jarduerak txandakatuko dira. Rol desberdinak esleituko dira (saltzailea, eroslea, arduraduna, antolatzailea...), ikasle guztiek modu aktiboan parte har dezaten. |
| Baliabide pertsonalak | Irakaslea izango da ikaskuntza-prozesuaren gidaria. Beharrezkoa izanez gero, laguntza-irakaslearen edo hezkuntza-premia espezifikoak dituzten ikasleei arreta ematen dien profesionalaren laguntza izango da. Ikasleek ere elkarren arteko laguntza eta lankidetza garatuko dituzte. |
| Baliabide materialak | Produktu errealak edo simulatuak (arkatzak, margoak, gomak, pegatinak...), txanpon eta billete sinbolikoak, kartulinak, prezio-etiketak, fitxak, errotulagailuak, arbela eta material manipulatibo matematikoa |
| Ingurune analogikoak | Ikasgela, denda simulatzeko gunea, horma-irudiak, kartelak, manipulazio-materialak eta paperezko jarduerak. |
| Ingurune digitalak | Arbela digitala, ordenagailua edo tableta (eskuragarri badaude), aurkezpen digitalak, irudiak eta jardueren erregistro digital sinpleak egiteko aplikazioak. |
Puzle
Ebatzi hurrengo puzleak.
Zerrenda ordenatu
Hurrengo testuak ordena egokian antolatu jarduera osatzeko.
- Osagaiak aukeratu
- Osagaiak zenbatu
- Prezioak Jarri
- Denda antolatu
- JOlasten hasi