Azterketa kasua_Basogintza eredua bidegurutzean
Euskal Herriko hainbat basotan zuhaitz zehatz batzuk (pinuak) gaixotzen ari direla ikusi da, batez ere Lecanosticta acicola onddoaren eraginez. Horrek kezka sortu du basogintzan lan egiten dutenen artean eta herritar askok galdetzen dute:
Zergatik gertatu da hau?
Zer baso mota landatu dira urte askotan?
Zer ondorio ditu naturan eta ekonomian?
Ba al dago beste aukerarik?
Zuen lana egoera aztertzean eta etorkizunerako proposamenak egitean datza. Horretarako, bideoa ikusi ondoren ariketak proposatuko dira:
1.ARIKETA: Egoera ulertzea
Azken hamarkadetan Euskal Herriko toki askotan pinu baso handiak landatu dira egurra lortzeko. Baso mota horri monolaborantza deitzen zaio, hau da, zuhaitz mota bakarra landatzea eremu handietan.
Orain, ordea, onddo batek pinu asko gaixotu ditu.
Bilatu interneten ondorengo galderak erantzuteko informazioa:
*Zer da monolaborantza?
*Zer abantaila izan ditzake pinu baso handiak landatzeak?
*Zer arrisku izan ditzake zuhaitz mota bakarra erabiltzeak?
*Zer desberdintasun dago baso natural baten eta pinudi baten artean?
2. ARIKETA: Alternatibak bilatzen
Erreportajean hainbat aukera aipatzen dira:
-Baso mistoak landatzea
-Bertako zuhaitzak erabiltzea
-Basoak modu jasangarrian zaintzea
-Naturaren aniztasuna handitzea
Hausnarketa bat idatz ezazue arazoarentzako alternatiben inguruan pentsatuz. Horretarako ondorengo galdera orientagarriak dituzue.
*Zergatik izan daitezke sendoagoak (gaixoekiko erresistenteagoak )baso mistoak?
*Zer dira bertako espezieak?
*Zer esan nahi du “baso kudeaketa jasangarria”-k?
*Zein baso mota gustatuko litzaizuke zure herrian izatea? Zergatik?
3. ARIKETA: Basoaren etorkizuna
Egoera ulertuta eta zer alternatiba eduki ditzakeen behatu eta honen inguruan hausnartuta, ondorengo zeregina zera da: Herriko udalarekin izango dugun bileran basoekin hemendik aurrera zer egin dezaketen aholkatzea.
Horretarako, sortu poster digital bat honako hauek azalduz:
✅ Arazoaren jatorria
✅ Ondorioak
✅ Alternatibak
✅ Zuen iritzia eta proposamena
Azterketa kasuaren errubrika
Aurreko lana baloratzeko ondorengoa izango da kontutan.
- Errubrika
- Jarduera
- Izena
- Data
- Puntuak
- Oharrak
- Jaitsi
- Formularioaren eremu guztiak garbituko dira. Ziur al zaude?
- Berrezarri
- Inprimatu
- Aplikatu
- Leiho berria
- Mesedez, osatu errubrika zure puntuazioa gorde aurretik.
- Puntuak ezin dira gorde orri hau ez delako SCORM pakete baten osagaia.
- Bakarrik behin gorde ditzakezu puntuak!
- Zure puntuazioa
- Zure puntuazioa aldaketa bakoitzaren ondoren gordeko da. Behin bakarrik osa dezakezu.
- Zure puntuazioa automatikoki gordeko da aldaketa bakoitzaren ondoren.
- Puntuak nahi haina aldiz gorde dezakezu
- Gordetako azken puntuazioa hau da:
- Dagoeneko jarduera egin duzu.
- Jarduera hau nahi haina aldiz egin dezakezu
- Puntuak
- Pisua