Uraren zikloa
Uraren zikloa naturan etengabe gertatzen den prozesua da, ura Lurraren gainazalean eta atmosferaren artean etengabe mugitzen duen prozesua hain zuzen ere. Bizitzarako funtsezkoa den prozesua da, ura hiru egoeratan banatzen da eta: solido, likido eta egoera gaseosoan.
Uraren zikloak hainbat fase ditu:
- Lurrunketa: Itsaso, ibai edo aintziretako ura eguzkiaren beroaren eraginez, lurrundu egiten da.
- Kondetsazioa: Ur-lurruna zerura igo, hoztu eta horren eraginez, hodeiak sortzen dira.
- Prezipitazioa: Ura berrira erortzen da lurrera, euri, elur edo txingor moduan.
- Iragazketa eta jariatzea: Ura lurraren barruan sartzen da edo ibaietara eta itsasora bueltatzen da, zikloari berriro hasiera emanez.
Prozesu hau ulertzea oso garrantzitsua da uraren balioa eta haren kontserbazioa ulertzeko.