Uraren zikloa. Non dago ur?
Gure herrian asteak daramatza euririk egin gabe. Ibaietako ura gutxitzen ari da, landareak lehortzen hasi dira eta jendea kezkatuta dago. Zer gertatu da? Zer lotura du horrek uraren zikloarekin?
Erronka:
Zientzialari gazte baten paperean jarriko zara. Uraren zikloa aztertuko duzu, bere faseak ezagutuko dituzu eta lehorte horren arrazoi posibleak bilatuko dituzu. Azkenean, ura zaintzeko proposamenak egingo dituzu eta ikasitakoa zure gelakideei azalduko diezu.
Gaia aztertzeko galderak:
- Zer da uraren zikloa?
- Zeintzuk dira uraren zikloaren fase nagusiak?
- Zer gertatzen da lurrunketan?
- Nola sortzen dira hodeiak?
- Zer da kondentsazioa?
- Zer motatako prezipitazioak ezagutzen dituzu?
- Nola bueltatzen da ura ibai eta itsasora?
- Zer ondorio izan ditzake lehorte batek?
- Nola eragiten du klima-aldaketak uraren zikloan?
- Zer egin dezakegu etxean ura aurrezteko?
Amaierako produktua
Ikasitakoa erakusteko, taldeka, honako bi lan egin beharko dituzue:
- Sortu uraren zikloaren maketa bat. Horretan argi agertu behar dirak horretan dauden faseak.
- Kartel informatiboa. Diseinatu kartel informatibo handia, fase nagusien azalpena emanez.
1.1 Zer da uraren zikloa?
Uraren zikloa naturan etengabe gertatzen den prozesua da, ura Lurraren gainazalean eta atmosferaren artean etengabe mugitzen duen prozesua hain zuzen ere. Bizitzarako funtsezkoa den prozesua da, ura hiru egoeratan banatzen da eta: solido, likido eta egoera gaseosoan.
Uraren zikloak hainbat fase ditu:
Lurrunketa: Itsaso, ibai edo aintziretako ura eguzkiaren beroaren eraginez, lurrundu egiten da.

Kondetsazioa: Ur-lurruna zerura igo, hoztu eta horren eraginez, hodeiak sortzen dira.

Prezipitazioa: Ura berrira erortzen da lurrera, euri, elur edo txingor moduan.

Iragazketa eta jariatzea: Ura lurraren barruan sartzen da edo ibaietara eta itsasora bueltatzen da, zikloari berriro hasiera emanez.

1.2. Uraren zikloaren garrantzia
Uraren zikloa ezinbestekoa da bizitzarako. Prozesu horri esker:
- Landareek ura jasotzen dute.
- Edateko ura berritzen da.
- Animaliek eta gizakiek ura erabili dezakete.
- Ekosistemek oreka mantentzen dute.
1.3. Uraren erabilera arduratsua
Ura baliabide mugatua da eta denok lagundu dezakegu aurrezten:
- Dutxa laburragoak hartuz.
- Txorrota irekita ez utziz.
- Ura alferrik ez agortuz.
- Natur ingurunea zainduz.