EGILEA: GORKA CÁMARA HIERRO
Gorka Cámara Hierro gaur egun Markina BHIko Matematikako irakaslea da, eta ikasturte honetan bertan egin du laugarren ikasturtea zentro horretan. Bere ibilbide profesionala, ordea, luzea eta anitza izan da hezkuntzaren eta arlo zientifiko-teknikoaren arteko loturan.
Euskal Herriko Unibertsitatean Fisikako gradua ikasten hasi zen, eta ikasketa-planaren aldaketaren ondorioz 2001ean Ingeniaritza Elektroniko eta Automatikoko titulua eskuratu zuen. 2001-2002 ikasturtean Ikerlaneko Potentzia Elektronikoko sailean bekadun gisa jardun zuen.
Irakaskuntzan 2002-2003 ikasturtean hasi zen Txantxiku Ikastolan, eta bertan hiru ikasturte eman zituen arlo zientifikoko ikasgaiak ematen eta tutoretza-lanak egiten. 2005-2006 ikasturtetik aurrera hezkuntza publikoko irakasle gisa dihardu, DBHn, DBHOn, Lanbide Heziketan eta HHI etapetan, hainbat materia irakatsiz.
Bere irakasle-lanaz gain, urte hauetan hezkuntza-sisteman ardura eta rol askotarikoak bete ditu, besteak beste: irakasle eta tutore lanak, mintegi-buru, BODI, ikasketa-buru, praktiketako irakasleen tutore, COVID arduradun, OPE-ko tribunaleko kide gisa, eta abar.
Azken hilabeteetan, gainera, EKHA (Ebaluazio Konpetentzialaren Hezkuntza Aplikazioa) aplikazioaren talde eragileko kidea da, ikastetxeen erabiltzaile-ikuspegia txertatuz eta aplikazioaren hobekuntza eta garapen pedagogikorako proposamenak eginez.
