Pentagono erregularra
Bi diametro elkarzut trazatzen dira, horizontala eta bertikala adibidez.
Eskumako zuzenerdi horizontalaren erdibitzaileak trazatuz gero, C puntua lortuko dugu.
Zentrotzat C hartuz eta erradioa CD delarik, arku bat egiten dugu, eta E puntua lortzen da.
DE da zirkunferentzia horretan inskribaturiko pentagonoaren aldea.
Inskribaturiko pentagonoaren pausuak (Geogebra)
Mugitu goiko eskumako pausuen barra zure gustura eta ezkerrera eta eskumara mugituz aztertu egin beharreko pausuak.
Hexagono erregularra
Inskribaturiko hexagono erregularra trazatzeko bideoan ikusten diren pausuak jarraitu behar dira.
Hexagono erregularraren aldeak eta zirkunskribaturiko zirkunferentziaren erradioak berdinak dira. Horregatik, hexagono erregularra egiteko nahikoa da zirkunferentziaren edozein puntutatik hasi eta erradioaren luzerako zuzenkiak trazatzea.