Deskribapena
"Ekosistema: ibaia" izenburua duen ikas-egoera hau Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat prestatuta dago.
Abiapuntua herria zeharkatzen duen ibaiaren ingurua ezagutzea da.
Ikasleek talde lanean arituko dira. Hainbat irteera egingo dute egunero ikusten baina behar adinako arretarik jarri ez dioten ingurua gertutik ezagutzeko. Ibaiaren ekosistema, bertako dibertsitatea, animalia, landare eta zuhaitzei buruzko ezaugarriak bilatzea izango da irteera hauen helburua. Bide batez, gaiaren berezko hiztegia ezagutzeko eta bereganatzeko aukera izango dute, euren eguneroko lanean erabiliz. Ibaiaren egoera aztertzeko uraren kalitatea neurtuko dute benetako egoeraz jabetzeko. Ibaiarekiko sensibiliazazioa lortu nahi dugu.
Azken xedea egindako lana familiekin partekatzea eta ondorioz ibaiaren egoera hobetzeko ekimenen baten proposamena egitea izango da.