GAIAREN DESKRIBAPENA
- Duración
- Agrupamiento
- DBH 1 IKASLEAK
Ikasgai honetan, gure planetan dauden bizidunak nola sailkatzen diren ikusiko dugu. Adibidez, txakurrak espezie bat eta otsoak beste espezie bat direla esaten dugunean zertan oinarritzen gara hori esateko aztertuko dugu.
Ondoren espezie desberdinen artean zein ahaidetasun dagoen aztertuko dugu. Hau da katuen, tigreen, elefanteen eta haritzen artean zein erlazio dagoen ulertzen saiatuko gara. Nola erabaki tzen da espezieen arteko ahaidetasun hori?
Azkenik gure planetako espezie guztiak bost erreinuetan antolatuta daudela ikusiko dugu: animaliak, landareak, onddoak, protistoak eta moneroak.