Aurkezpena
Polimetroa matxuren diagnostikoetarako erabiltzea

Aurkezpena:
Jarduera honetan, polimetroaren erabilera egokia egiteko oinarrizko urratsak azalduko zaizkizu eta ondoren neurketa desberdinak egin beharko dituzu ikasitakoa praktikan jarriz.
Helburuak:
- Polimetroaren funtzioak identifikatzea.
- Tentsioa, erresistentzia eta jarraitutasuna behar bezala neurtzea.
- Oinarrizko akats elektrikoak diagnostikatzea.
- Neurketetan zehar prozedura seguruak aplikatzea.
- Emaitzak interpretatzea eta irtenbideak proposatzea.