PENTSAMENDU EXAGONALA (KASU PRAKTIKOA)
Gaurko jardueran, historiako informazioa modu berezi batean antolatuko duzue: pentsamendu exagonala erabiliz. Helburua ez da testua kopiatzea, baizik eta irakurri, ulertu eta ideia nagusiak laburtzea, hexagonoen bidez antolatuta.
Hexagono bakoitza ideia bakar baten laburpena izango da, eta gero hexagono horiek elkarren artean konektatu beharko dituzue, kausa‑ondorio harremanak ikusiz.
EGIN BEHARREKOA:
1 . Irakurri informazio-orria arretaz
Hurrengo testua arretaz irakurri behar duzue. Bertan azaltzen da nola aldatu zen Europako nekazaritza XI. mendetik aurrera, eta nola sortu zen berrikuntzen katea.
2. Hexagonoak sortu: ideia nagusiak laburtu
Testuan agertzen diren ideia nagusiak hexagonoetan idatziko dituzue. Hexagono bakoitzak kontzeptu bakarra izan behar du:
3. Hexagonoak antolatu eta konektatu
4. Exagonoen argazkia atera eta hona igo azalpen txiki batekin.