Mesopotamia

Metal Aroan, erregeen agintaritzapeko lehen hiriak sortu ziren. Denbora igaro ahala, errege horiek beren lurraldeak hedatuz joan ziren, hitzarmenak eginez ondoko herriekin edo gerren bidez, eta batzuek inperio handiak osatzea lortu zuten. Lehen zibilizazio handiak duela 5000 urte inguru garatu ziren Mesopotamian, Egipton, Indian eta Txinan, ibai handien ondoan. Horregatik esaten zaie ibaietako zibilizazioak.
